X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

La vaca, el médico y el hijo del jardinero

Cristina Sardá

Fulgencio Pimentel, 2025.
82 or.
ISBN 978-84-19737-38-0
8 urtetik aurrera

Nola azaldu haur bati txertoek mundua nola aldatu duten, datu eta izen zientifikoz bete gabe? Horixe da La vaca, el médico y el hijo del jardinero liburuaren erronka, eta Cristina Sardà egile eta ilustratzaileak maisutasunez gainditzen du erronka.

Sardàk, dibulgazioan eta haur-literaturan ibilbide oparoa duen egileak, txertoen historiara hurbiltzen gaitu kontakizun erakargarri baten bidez. Izenburu bitxiaren atzean, zientziaren historian funtsezkoa izan zen aurkikuntza baten jatorria dago: baztangaren aurkako lehen txertoarena. Egileak gertakari historikoak, pasadizo harrigarriak eta azalpen zientifikoak uztartzen ditu eta irakurlea uneoro jakin-minari lotuta mantentzen du.

Gehiago irakurri

El jabatillo

Grazia Deledda

Gadir, 2012.
76 or.
ISBN 9788494044168
9 urtetik aurrera

Grazia Deleddaren El jabatillo narrazio ilustratu lagun paregabea da martxoaren 8aren bueltan irakurtzeko, literaturaren historian emakumezko ahots garrantzitsu bat berriro ekartzeko aitzakia ezin hobea. Deledda Sardiniako idazlea izan zen, eta 1926an Literaturako Nobel saria jaso zuen; garaiko emakume idazleentzat mugarri historikoa izan zen aitortza hura, literaturaren kanon nagusian emakumeen presentzia oraindik oso urria zen garaian.

Gehiago irakurri

Warren XIII.a eta begi oroikuslea

Tania del Rio

Ibaizabal, 2025.
224 or.
ISBN 9788413705941
10 urtetik aurrera

Gaurko gomendioa irudimena eta misterioa eskutik doazen  liburua da, Warren III. eta begi oroikuslea. Istorioaren erdigunean Warren XIII. izeneko gaztea dago, bere osabaren hotel, ia hutsik dgaoena, bizi den mutikoa. Abenturak abiapuntu argia du: hotelak sekretu handi bat ezkutatzen du, eta Warrenek, irakurlearekin batera, pista txikien bidez deskubritu beharko du.

Gehiago irakurri

Txirristaka

Andoni Egaña & Ainara Azpiazu

Ilustrazioak: Ainara Azpiazu
Mendaroko Udala, 2024.
38 or.
ISBN 9788409639021
8 urtetik aurrera

Ezagutu Mendaro Txirristaka! Bertsolari bat, ezagutzeko eta gogoratzeko modukoa. Ba al zenekien duela 100 urte baino gehiago Donostiarekin lotura estua izan zuen bertsolari berezi bat bizi izan zela Parte Zaharrean? Eusebio Mugertza Azpiazu zen bere izena, baina askok “Mendaro Txirristaka” ezizenaz ezagutzen zuten. Orain, Mendaroko Udalari esker, bere bizitza hobeto ezagutzeko aukera dugu Txirristaka liburuaren bidez. Ainara Azpiazuk irudi bizi eta koloretsuekin girotua, liburu honetan Andoni Egañak Txirristakaren bizitza kontatzen digu, eta aldi berean, duela 150 urteko euskal gizartea nolakoa zen ere erakusten digu: baserri giroa, erromeriak, emigrazioa edo elizaren garrantzia, besteak beste.

Gehiago irakurri

El comedor de la abuela

Pilar Hurtado & Luisa Rivera

Ilustrazioak: Luisa Rivera
Kalandraka, 2022
40 or.
ISBN 978-84-1343-172-7
6 urtetik aurrera

Zaporez, oroimenez eta aniztasunez beteriko jaia. Familien Nazioarteko Eguna (maiatzaren 15a) dela eta, El comedor de la abuela irakurtzea gomendatzen dugu. Pilar Hurtadok (@lacomensala) idatzia eta Luisa Riverak sentiberatasunez ilustratutako albuma da. Kalandraka argitaletxeak argitaratu duen album ilustratu honek igandeetako famili bazkarira gonbidatzen gaitu, non janaria belaunaldien, kulturen eta maitasunaren arteko zubia den.

Gehiago irakurri

¡Danza!

Alistair Spalding & Jason Raish

Ilustrazioak: Jason Raish
Travesía, 2025
112 or.
ISBN 978-607-584-007-9
10 urtetik aurrera

Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu zen eta berriki ¡Danza! izeneko liburua argitaratu dute. Honako liburua dantzaren mundu liluragarria ezagutzeko gonbidapena da. Bertan, dantzaren historia, estilo nagusiak, eta mundu osoko dantzarien bizipenak aurkezten dira.

Gehiago irakurri

Zu hor eta ni hemen

Joseba "Exprai" Beramendi

Txalaparta, 2024
44 or.
ISBN 978-84-10246-30-0
6 urtetik aurrera

Joseba “Exprai” Beramendi ilustratzaileak idatzi eta ilustratutako lehenengo liburua da Zu hor eta ni hemen. Haur bat da istorio honetako protagonista eta lehergailuek txikitutako herrialde batean bizi da. Erasoetatik babes bila dabilela, marrazki bat topatuko du babesleku batean eta ondoren batetik bestera ibiliko da haren jabea topatu arte.

Gehiago irakurri

Klera

Leire Bilbao

Ilustrazioak: June San Sebastian
Elkar, 2024
44 or.
ISBN 978-84-1360-419-0
8 urtetik aurrera

Klera batekin mundu berri bat sortu daiteke. Tamalez, istorio honetako protagonistak suntsitu den herri bat eraikiko du klera bat eskuan duela. Eta, horrela, kolorez beteko du bere bizitza eta liburu honetako orrialdeak.

Gehiago irakurri

72 ordu eta soineko bat: Nelly Blyren mundu-bira

Pep Molist ; Ina Hristova

Ilustrazioak: Ina Hristova
A Fin de Cuentos, 2024
36 or.
ISBN 978-84-19684-18-9
8 urtetik aurrera

Nelly Blyk, biografia honen protagonistak, 25 urte zituenean eman zion bira munduari. Nellyk zera proposatu zion bere egunkariko editoreari, Vernek idatzitako Phileas Fogg-en bidaia berdintzea. Handik urtebetera, editoreak onartu eta aurrera eraman zuen. 1889. urtea zen. Bidai horren kronika eta Nelly Blyren bizitzaren beste pasarte batzuk ekartzen dizkigu Pep Molist-ek idatzitako eta Ina Hristovak ilustratutako 72 ordu eta soineko bat: Nelly Blyren mundu-bira liburuak.

Gehiago irakurri

The Skull

Jon Klassen

Blackie Books, 2024
105 p.
ISBN 978-84-10025-86-8
Age 8 and older

Post hau ingelesez dago.

Today I bring you a recommendation that I think is perfect to enjoy with the whole family: The Skull by Jon Klassen, a picture book that is published in Spanish, Catalan and English.

Gehiago irakurri