X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Txirristaka

Andoni Egaña & Ainara Azpiazu

Ilustrazioak: Ainara Azpiazu
Mendaroko Udala, 2024.
38 or.
ISBN 9788409639021
8 urtetik aurrera

Ezagutu Mendaro Txirristaka! Bertsolari bat, ezagutzeko eta gogoratzeko modukoa. Ba al zenekien duela 100 urte baino gehiago Donostiarekin lotura estua izan zuen bertsolari berezi bat bizi izan zela Parte Zaharrean? Eusebio Mugertza Azpiazu zen bere izena, baina askok “Mendaro Txirristaka” ezizenaz ezagutzen zuten. Orain, Mendaroko Udalari esker, bere bizitza hobeto ezagutzeko aukera dugu Txirristaka liburuaren bidez. Ainara Azpiazuk irudi bizi eta koloretsuekin girotua, liburu honetan Andoni Egañak Txirristakaren bizitza kontatzen digu, eta aldi berean, duela 150 urteko euskal gizartea nolakoa zen ere erakusten digu: baserri giroa, erromeriak, emigrazioa edo elizaren garrantzia, besteak beste.

Mendaro Txirristaka 1874an jaio zen Mendaron eta, munduan barrena ibilita, Donostian finkatu zen, han urte luzez bizi izan zelarik eta hiriaren kultur bizitzan aktiboki parte hartu zuelarik. Bertso-paperetan nabarmendu zen: plazetan saltzeko bertsoak idazten zituen, eta Bretxako merkatuan berak saldu ohi zituen. Hainbat musikarik bere bertsoak musikatu dituzte, “Txin txin diruaren hotsa” adibidez.

Liburu dibertigarri eta hezigarria da, gure sustraiak haurrei modu atsegin eta entretenigarrian ezagutarazteko aukera bikaina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude