1986ko apirilaren 26ko gauena lehertu zen Pripyat-etik oso gertu dagoen Txernobil-eko Zentral Nuklearreko laugarren erreaktorea. Istripu horren ondorioz, hildakoak asko izan ziren eta, gainera, material erradioaktiboa ingurune hubilean zabaldu zen osasun arazo larriak sortuz. Hau historio ofiziala da. Lehendik badikiguna, historia liburuetan eta hedabideetako hemeroteketan agertzen dena. Baina zer dakigu istorio hau sostengatzen duten bizipenetatik? Istorio asko daude bazterretan, hutsune eta isiltasun handiak daude. Letra larriz idazten den Historiaren diskurtso ofizialaren parte ez diren istorioak, baina hor egon zirenak eta garrantzitsuak direna ez ditugu ezagutzen. Horietako batzuek osatzen dute Natalia Litvinovaren Luciérnaga izena duen lehen eleberria.



