X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Yesteryear

Caro Claire Burke

London: Harpercollins, 2026
391 pages
978-0-00-874277-5

After a well-deserved summer break, Donostia Book Club is back, and we are kicking off the new season with one of the most talked-about debuts of the year: Yesteryear by Caro Claire Burke. A #1 New York Times bestseller, a GMA Book Club pick, and already in development as a film starring Anne Hathaway, this is a novel that has readers everywhere arguing, laughing, and gasping in equal measure.

Gehiago irakurri

Barazkijalea

Han Kang

Itzulpena: Gema L. Las Heras

Elkar, 2025

200 or.

ISBN 978-84-1360-509-8

Hang Kang, Literaturako Nobel saridunaren Barazkijalea eleberria izango da mintzagai irailaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Iñigo Aranbarri gidatzailearekin egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegia plataforma digitalean eta liburu-dendetan.

Gehiago irakurri

La vaca, el médico y el hijo del jardinero

Cristina Sardá

Fulgencio Pimentel, 2025.
82 or.
ISBN 978-84-19737-38-0
8 urtetik aurrera

Nola azaldu haur bati txertoek mundua nola aldatu duten, datu eta izen zientifikoz bete gabe? Horixe da La vaca, el médico y el hijo del jardinero liburuaren erronka, eta Cristina Sardà egile eta ilustratzaileak maisutasunez gainditzen du erronka.

Sardàk, dibulgazioan eta haur-literaturan ibilbide oparoa duen egileak, txertoen historiara hurbiltzen gaitu kontakizun erakargarri baten bidez. Izenburu bitxiaren atzean, zientziaren historian funtsezkoa izan zen aurkikuntza baten jatorria dago: baztangaren aurkako lehen txertoarena. Egileak gertakari historikoak, pasadizo harrigarriak eta azalpen zientifikoak uztartzen ditu eta irakurlea uneoro jakin-minari lotuta mantentzen du.

Gehiago irakurri

La espera

Arthurd Binard & Tadashi Okakura

Kalandraka, 2025.
22 or.
ISBN 9788413433714

12 urtetik aurrera

 

Badira isiltasunetik eta detaileetatik hitz egiten duten liburuak. La espera, Arthur Binard poetak idatzia eta Tadashi Okakuraren argazkiekin osatua, horietako bat da. Hiroshimako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira argitaratutako argazki-album honek iraganeko objektuei ahotsa ematen die, memoria bizirik mantentzeko eta gertakari batzuk berriro errepika ez daitezen.

Gehiago irakurri

En la era de los niños cosa: ensayos contra la crianza como emprendimiento

Santiago Gerchunoff

LENGUA DE TRAPO, 2026

117 or.

ISBN 978-84-8381-317-1

 

“Testuinguru hartan etorri zitzaidan burura Tamagochia. Laurogeita hamarreko hamarkadako jostailu hura, elikatu, zaindu eta lo eginarazi beharreko izaki birtual txiki bat. […] Tamagochi haurtxoaren heziketak protokoloen, sentsoreen eta pantailen bidez bideratutako zaintza harreman bat suposatzen du.”

Gehiago irakurri

¡Basta! Guía de autodefensa feminista para adolescentes (y mas…)

Marion LeMuzic & María Kronsky

Badira zuzenean interpelatzen duten liburuak, eta ¡Basta! Guía de autodefensa feminista para adolescentes (y más…) horietako bat da. Lan honetan, Marion Le Muzic idazleak eta María Maeso (Kronsky) ilustratzaileak eguneroko matxismoari aurre egiteko gida bisual eta praktikoa osatu dute.

Gehiago irakurri

In Ascension

Martin McInnes

London: Atlantic Books, 2024
496 pages
9781838956271

On June, 8th we will bring this season’s series of Donostia Book Club discussions to a close with another book from the Booker Prize longlist: In Ascension by Martin MacInnes. This 2023 novel surprises with a vision that draws directly on science fiction tropes, delving first into the vast ocean and then exploring the Solar System.

Gehiago irakurri

Los días y los libros

Daniel Goldin

KALANDRAKA

186 or.

ISBN 978-84-1343-327-1

 

«[…] Irakurketa amaitu nuenean, lagun batek galdetu zidan ea ados nengoen egileak defendatzen zuen tesiarekin. Nahiz eta eleberria une batzuk lehenago irakurri berri nuen paragrafoan azaltzen zen tesiaren defentsa izan, ordura arte ez nuen barneratua liburuetatik ondorioak atera behar zirenik. Egileak biziarazten zidana bizi nuen; neure burua ezabatzen nuen kontakizunaren intentsitatearekin. Hori nahikoa zen […]»

Gehiago irakurri

Zozabarrak

Maixa Zugasti

Erein, 2025.
74 or.
ISBN 978-84-1093-024-7
12 urtetik aurrera

Gaurko gomendioa, Maixa Zugastiren Zozabarrak (Erein, 2025), irakurri eta berehala bihotza estutzen dizun nobela da.

Istorioak June neska gaztearen bidea jarraitzen du. Ustekabeko ikasgela-aldaketa batek Juneren bizitza hankaz gora jarriko du: indarkeria eta ankerkeria ezagutuko ditu, bai eta izua ere. Baina liburuak badauka sakoneko mamirik: udazkenean, zozabarren etorrerarekin, haurtzaroko atea betiko itxiko da, eta garai ilun horretan adiskidetasuna ere agertuko da, Loretorena eta Mariarena hain zuzen ere.

Gehiago irakurri