X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Barazkijalea

Han Kang

Itzulpena: Gema L. Las Heras

Elkar, 2025

200 or.

ISBN 978-84-1360-509-8

Hang Kang, Literaturako Nobel saridunaren Barazkijalea eleberria izango da mintzagai irailaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Iñigo Aranbarri gidatzailearekin egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegia plataforma digitalean eta liburu-dendetan.

Hang Kang (Gwangju, 1970), idazle korearra, Han Seung-won (1939) idazlearen alaba da, berak hamar urte zituenean familia Seulera joan zen bizitzera eta Han Kangek bertan egin zituen Korear Literaturaren gradu ikasketak. 90eko hamarkadan idazteari ekin zion, hasieran poesia eta narrazio laburrak eta ondoren eleberriak. 2024an Literaturaren Nobel Saria eman zitzaion eta ordurako Barazkijalea zen, Han Kangen lanik itzuliena. Euskarazko itzulpena Gema Lopez Las Herasek (Azkoitia, 1989) egin du eta 2025ean plazaratu zuen Elkar argitaletxeak.

Seulen girotua, eleberriak Yeonghye emakume ezkonduaren bizitza kontatzen du. Ametsetan animalien hilketen irudiak ikusten hasi zenean haragirik ez jateko erabakia hartu zuen. Liburuan zehar Yeonghye barazkijale bihurtzearen ondorioak azalduko zaizkigu, bai maila pertsonalean eta baita familia arloan ere. Istorioa hiru zatitan edo ataletan banatzen da: Barazkijalea, Orban mongolikoa eta Zuhaitzak garretan. Lehenengo zatia Yeonghyeren senarraren ahotik kontatzen da (lehenengo partsonan), bigarrena koinatu artistaren inguruan idatzia dago eta hirugarrenean, Zuhaitzak garretan, Inhye ahizpak hartzen du protagonismo nagusia.

Protagonistaren ahotsak berriz, presentzia txikia du eleberrian, alde batetik elkarrizketa laburrak gainerako protagonistekin eta bestetik, bere ametsak tartekatzen dira (letra etzanean idatziak).

Eleberriaren abiapuntua Yeonghek haragia jateari uzteko erabakia izango da, baina arrazoiak edo motiboak aipatu gabe, aitzitik barazkijale bihurtzearen inguruan beste hainbat gai azaleratzen dira, besteak beste, genero indarkeria, enpatia, bikote harremanak, famili harremanak eta elikadura-ohiturak.

Hona hemen liburuaren hasiera:

“Barazkijale bihurtu zen arte, nire emaztea sekula ez zitzaidan inor apartekoa iruditu. Egia esateko, erakarri ere ez ninduen egin lehenengo aldiz ikusi nuenean. Ez zen ez garaia ez txikia, ilea zeraman ez luze eta ez motz, azala zeukan horixka eta ezkatatua, betazalak erorixeak, masailezurrak irten samarrak, eta arropak ageri zituen kolorgeak, saihestu nahiko balu bezala bere izaeraren bereizgarri oro. Mahaira eserita haren zain nengoela, han hurreratu zitzaidan, zapata beltz ezinago soil batzuk jantzita, ez bizkor eta ez astiro, ez kementsu baina ezta nagiro ere”. 11. orld.

Euskarazko literatur solasaldietan interesa duenarentzat hona hemen Liburutegi Nagusiaren egitaraua:

Urriak 6, Erbeste, Juan Garzia, Erein, 2026. Idazleak saioan parte hartuko du.

Azaroak 3, Ahanzturaren aingerua, Maja Haderlap, Pamiela, 2025.

Abenduak 1, Aizkorak eta gutunak, Edorta Jimenez, Elkar, 2025

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude