X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Txirristaka

Andoni Egaña & Ainara Azpiazu

Ilustrazioak: Ainara Azpiazu
Mendaroko Udala, 2024.
38 or.
ISBN 9788409639021
8 urtetik aurrera

Ezagutu Mendaro Txirristaka! Bertsolari bat, ezagutzeko eta gogoratzeko modukoa. Ba al zenekien duela 100 urte baino gehiago Donostiarekin lotura estua izan zuen bertsolari berezi bat bizi izan zela Parte Zaharrean? Eusebio Mugertza Azpiazu zen bere izena, baina askok “Mendaro Txirristaka” ezizenaz ezagutzen zuten. Orain, Mendaroko Udalari esker, bere bizitza hobeto ezagutzeko aukera dugu Txirristaka liburuaren bidez. Ainara Azpiazuk irudi bizi eta koloretsuekin girotua, liburu honetan Andoni Egañak Txirristakaren bizitza kontatzen digu, eta aldi berean, duela 150 urteko euskal gizartea nolakoa zen ere erakusten digu: baserri giroa, erromeriak, emigrazioa edo elizaren garrantzia, besteak beste.

Gehiago irakurri

Donostiaren oroigarri: Galarza argazki bilduma

Lola Horcajo Calixto, Juan José Fernández Beobide

San Telmo Museoa L.G., 2024
256 or.
ISBN 978-84-09-65271-6

San Telmon 2025ko urtarrilaren 26arte bisita daitekeen «Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma» erakusketako argazkiak eta beste hainbat biltzen ditu katalogoak, eta Donostiaren oroigarri: Galarza argazki bilduma Donostiako Udal Liburutegi Sareko funtsen artean dago.

Gehiago irakurri

Atotxa-Egia. Harresiz kanpoko ingurune batetik hiri espazio batera

Kike Otaegi Arizmendi

Donostia Kultura L.G., 2024
295 or.
ISBN 978-84-09-65158-0

Donostia Kulturak Kike Otaegi Arizmendik idatzitako Atotxa-Egia. Harresiz kanpoko ingurune batetik hiri espazio batera liburua argitaratu du. Liburuak Atotxa-Egia auzoaren historia zeharkatzen du XIX. mendeko 60ko hamarkadatik XX. mendeko 70eko hamarkadara arte.

Gehiago irakurri

Igeldoko historia eta istorioak, Jabier Iraola Gabilondo

Igeldoko historia eta istorioak, Jabier Iraola Gabilondo
Donostia Kultura, 2023
552 or.

1000 bat argazki eta hamaika kontakizun zahar jasotzen ditu Jabier Iraola Gabilondok eta bere lantaldeak atondutako liburuak. 560 orrialdeko argitalpenak bi zati ditu: lehen zatian, Igeldoko 119 etxe, baserri eta bertan bizi izandako familiei buruzko informazioa bildu da; bigarrenean, beste zenbait gai ageri dira: arrokak, eskola, gerra, harrobiak, iturriak, jai giroa, kirolak , ondarea eta beste hamaika kontu. Igeldoko Herri Kontseiluak euskaraz argitaratu du liburua Donostia Kulturak lagunduta

Gehiago irakurri