X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Ategorrieta : Ategorrietako oroimenak = Recuerdos de Ategorrieta : 1959-2023

Xabier Rico Hurtado

Donostiako auzune baten inguruko oroimenak. Ategorrieta Uliako magalean kokatuta, auzokidetasuna eta laguntasuna batuta, gertakizun eta pasadizuak azalduko dira, beste garai batera bidaiatzeko.

Euskal Filologian diplomatua, Lehen Hezkuntzako irakasle jubilatua eta pilotaria den Xabier Rico Hurtado-k Donostiako Ategorrieta auzoaren inguruko liburua idatzi du, haren istorioa eta bilakaera ezagutarazteko asmoz. Auzokideen laguntzaz, liburuak aukera ematen du denboran atzera egiteko eta kronologikoki auzoko hainbat gertakari bizitzeko.

Guztira 99 orrialde dauzka, 21 atalez osatua, eta 135 argazki, eta testuak bai euskaraz bai erderaz daude. Garai bateko gertaerak, bizipenak eta oroitzapenak kontatzen ditu, jolasen ingurukoak, giza harremanen ingurukoak, politikaren ingurukoak, sexuaren ingurukoak, auzoko pertsonaiak eta dendak,…

Azkeneko atalean, bertso bat dago, auzoari eskerrak emanez.

Doinua: “Itsasoari begira” (Benito Lertxundi)

Donostiako auzo txiki bat
omen da Ategorrieta
bertan jaioak txikitatikan
oroimen onez beteta
lagunak eta bizipen asko
bihotz barruan gordeta
zahartzaroan ohiko ajeak nostalgia ta gogoeta
Mila esker denoi, zuen laguntza
bikaina izan da eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude