X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Morlans denboran zehar, Claudio Artesano Garicano

Morlans a través del tiempo, Claudio Artesano Garicano

Donostia Kultura, 2022

184 p. : il. ; 22 x 24 cm

ISBN: 978-84-09-45927-8

 

 

Claudio Artesano Garicanok idatzitako eta Donostia Kulturak argitaratutako Morlans denboran zehar / Morlans a través del tiempo liburua argitaratu zen 2022ko abenduan.

Claudio Artesano 1938an jaio zen Donostiako Aiete auzoan. Etnografian aditua, 2004an, Gure Aiete liburua kaleratu zuen, eta 2009an, Historia de Aiete a través de la fotografía. Auzoan hainbat ekintza kultural antolatzen ditu. Aiete ikastolako sortzaileetariko bat ere izan zen, 1968an.

Morlans denboran zehar / Morlans a través del tiempo liburuak Donostiaren historiari lotuta dagoen Morlans auzoaren historia hobeto ezagutzen lagundu nahi du. Gaskoien iritsiera, gerra gertakarien zenbait ezaugarri, baina, batez ere, auzoko bizimodua aldatu zuten hiru mugarri jasotzen ditu: lehen aldiz ura ekartzea Morlanseko iturburuetatik Donostiara, Donostiako Udalaren Gas Fabrika berria instalatzea, eta orduko Ferrocarriles Vascongados konpainiak (gaurko Eusko Trenbideak) Bilbo eta Donostia lotzea bide estuko trenbideaz. Liburua hainbat plano eta garaiko argazkiekin osatzen da, edukia ulergarriagoa eta erakargarriagoa eginez.

Liburua euskaraz eta gazteleraz irakur daiteke edizio bakar batean, Miren Azkarate-ren itzulpenari esker. Azkarate Donostiako Udaleko Euskara, Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari zen liburuaren berri izan zuenean, eta hitzaurrea ere berea da.

Donostia Kultura-k liburua argitaratu du, tokiko edukiak editatzen laguntzeko ildoari jarraituz. Inprenta lanak Michelena artes gráficas-ek egin ditu, 500 aleko tirada izanik. Liburua 13 eurotan ahal da erosi liburu dendetan, eta Donostia Kultura sareko liburutegietan ere eskuragarri dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude