
San Telmo Museoa L.G., 2024
256 or.
ISBN 978-84-09-65271-6
San Telmon 2025ko urtarrilaren 26arte bisita daitekeen «Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma» erakusketako argazkiak eta beste hainbat biltzen ditu katalogoak, eta Donostiaren oroigarri: Galarza argazki bilduma Donostiako Udal Liburutegi Sareko funtsen artean dago.
Galarza fondoa San Telmo Museoak gordetzen duen argazki bilduma garrantzitsuenetako bat da; 3.000 dokumentu baino gehiagok osatzen dute, tartean negatiboak kristalean, azetatoak eta positiboak paperean. Fondoak Gregorio González Galarza (1869-1948) eta bere seme Carmelo González Campano (1895-1959) argazkilarien lana biltzen du. Haiek posta-txartelak editatzen lan egin zuten gehienbat, Donostiako hiriaren irudiak gai nagusitzat hartuta. Fondoaren zatirik handiena 2001ean erosi zitzaion Andrés González Fernández Izquierdori, firmaren fundatzailearen bilobari, Museoaren Lagunen Elkartearen laguntzarekin.
Katalogo honek 180 argazki inguru biltzen ditu, «Donostiaren oroigarri» erakusketarako hautatuak. Argazki hauetan Galarzatarren ofizioa eta talentua erakusten dira, beste artista askoren inspirazio-iturri bihurtu zen hiriaren irudi famatuak jasotzeko orduan. Izan ere, bere edertasun naturalagatik udaldiak igarotzeko hiria bilakatu zen Donostia, eta berdintsu liluratzen zituen bertakoak eta kanpotarrak, atsegin handiz ikusi ahal izan zutenak Donostia postaleko hiri bihurtzen. Besteti, azpimarratzekoa da irudi hauek testigantza gisa duten balioa, hiria garai historiko esanguratsu batean nola eraldatu zen dokumentatzen baitute.
Erakusketaren komisario diren Lola Horcajo Calixtok eta Juan José Fernández Beobidek XX. mendeko lehen erdiko Donostiaren hiri eta gizarte bilakaerari buruzko datu interesgarriak ematen dituzte bertan.