Asteartean, apirilaren 28an, Júlia Peró-ren Olor a hormiga komentatuko dugu. Idazlea bertan izango da. 19:00tan ikusiko dugu elkar San Jeronimo kaleko aretoan, ordura arte!
Júlia Peró
Asteartean, apirilaren 28an, Júlia Peró-ren Olor a hormiga komentatuko dugu. Idazlea bertan izango da. 19:00tan ikusiko dugu elkar San Jeronimo kaleko aretoan, ordura arte!
Delphine de Vigan
Delphine de Vigan
Esker onak
Itzulpena: Aiora Jaka
Igela, 2025
140 or.
ISBN 979-13-990116-2-3
Delphine de Viganen Esker onak eleberria izango da mintzagai apirilaren 14an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Iñigo Aranbarri gidatzailearekin Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan eta liburu-dendetan.
Jonathan Coe
Over a year ago, in April 2025, we could enjoy the meeting with Jonathan Coe organised by Literaktum Topaketak. This month, in Donostia Book Club we have decided to revisit his novel Mr Wilder and Me, called by The Guardian “the renaissance of Jonathan Coe”.
Astrid Lindgren
KóKINOS, 2025.
151 or.
ISBN: 978-84-19475-99-2.
[…] Ez dakit zer amesten duzun edo desio duzun zure haurrarentzat, baina soilik dakit irakurtzeko amorratzen badago, gose bada, bizitzako edozein etapari aurre egiteko tresna hobeak izango dituela […]
Astrid Lindgren idazle suediarra Pippi Galtzaluzeren egile ezaguna da. Baina, honetaz haratago, 1907an jaio zen idazle honek oso ibilbide emankorra izan zuen, hamaika liburu sail eta eleberri argitaratu zituen eta bere obra 110 hizkuntzara baina gehiagora itzuli zen. Dudarik gabe, haur literaturan erreferente ezinbestekoa da Astrid Lindgren.
Mi mundo perdido liburua maitasun gutun bat da: fantasiari, ametsei, haurren barne munduei, liburutegiei, inspirazioari, irakurketari eta hari esker irekitzen zaizkigun bide eta aukera guztiei.
Françoise Sagan
Datorren asteartean, martxoaren 24an, Françoise Sagan-en Buenos días, tristeza komentatuko dugu. 19:00tan ikusiko dugu elkar San Jeronimo kaleko aretoan, ordura arte!
Grazia Deledda
Gadir, 2012.
76 or.
ISBN 9788494044168
9 urtetik aurrera
Grazia Deleddaren El jabatillo narrazio ilustratu lagun paregabea da martxoaren 8aren bueltan irakurtzeko, literaturaren historian emakumezko ahots garrantzitsu bat berriro ekartzeko aitzakia ezin hobea. Deledda Sardiniako idazlea izan zen, eta 1926an Literaturako Nobel saria jaso zuen; garaiko emakume idazleentzat mugarri historikoa izan zen aitortza hura, literaturaren kanon nagusian emakumeen presentzia oraindik oso urria zen garaian.
Yael van der Wouden
London : Penguin Books 2025
262 pages
978-0-241-99977-6
March brings us another prized book: The Safekeep by Yael van der Wouden won the Women’s Prize for Fiction in 2025 and was on the Booker Prize 2024 shortlist. A title that was praised both by the readers and the critics.
Tania del Rio
Ibaizabal, 2025.
224 or.
ISBN 9788413705941
10 urtetik aurrera
Gaurko gomendioa irudimena eta misterioa eskutik doazen liburua da, Warren III. eta begi oroikuslea. Istorioaren erdigunean Warren XIII. izeneko gaztea dago, bere osabaren hotel, ia hutsik dgaoena, bizi den mutikoa. Abenturak abiapuntu argia du: hotelak sekretu handi bat ezkutatzen du, eta Warrenek, irakurlearekin batera, pista txikien bidez deskubritu beharko du.
Hasier Larretxea
Susa, 2025
75 or.
ISBN 978-84-19570-55-0
Hasier Larretxearen Guztia urruntzea da poesia liburua izango da mintzagai martxoaren 3an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Iñigo Aranbarri gidatzailearekin Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegia plataforma digitalean eta baita liburu-dendetan ere.
Rosa García Perea
Toromítico, 2025.
166 or.
ISBN: 978-84-19962-45-4.
Imagina ezazu irakurle txikiz beteriko talde bat zirkuluan jesarrita, begiak dir-dir, ipuinaren protagonista balira egingo luketenaz hitz egiten. Aipamen bakoitza beren barne-mundurako leiho bat da, haien bizi, mundu ikuskera, amets eta beldurren inguruko zantzu bat. Horrela bilakatzen da irakurketa kluba eremu seguru, epaiari beldurrik izan gabe lasai adierazteko gune.