Delphine de Vigan
Esker onak
Itzulpena: Aiora Jaka
Igela, 2025
140 or.
ISBN 979-13-990116-2-3
Delphine de Viganen Esker onak eleberria izango da mintzagai apirilaren 14an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Iñigo Aranbarri gidatzailearekin Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan eta liburu-dendetan.
Delphine de Vigan (Boulogne-Billancourt, 1966) frantses idazle ezaguna da eta zinema gidoilari eta zine zuzendari lanetan ere ibilia. Bereziki eleberriak idatzi ditu: Jours sans faim (2001), Les Jolis Garçons (2005), Un soir de décembre (2006), No et moi (2007), Les heures souterraines (2009), Rien ne s’oppose à la nuit (2011), D’après une histoire vraie (2015), Les loyautés (2018), Les gratitudes (2019), Les enfants sont rois (2021) eta Je suis Romane Monnier (2026).
Delphine de Vigan hizkuntza askotara itzulia izan da, baita euskara ere, hain zuzen Aiora Jakak (Donostia, 1982) Esker onak (frantsesez Les gratitudes) itzuli du Igela argitaletxearen eskutik.
Hona hemen liburuaren hasiera:
“Pentsatu duzu inoiz egunean zenbat aldiz ematen dituzun eskerrak? Eskerrik asko gatzagatik, ateagatik, informazioagatik.
Eskerrik asko dirua itzultzeagatik, ogiagatik, tabako-paketeagatik. Adeitasunezko eskerrak, egokitasunezkoak, automatikoak, mekanikoak. Hutsak ia.
Batzuetan isilduak.
Batzuetan hanpatuegiak: Eskerrik asko zuri. Eskerrik asko guztiagatik. Mila esker.
Milesker anitz.
Esker profesionalak: Eskerrik asko zure erantzunagatik, zure arretagatik, zure lankidetzagatik.” 9. orld.
Eleberriak zahartzaroa aztertzen du baina badira alboko beste gai batzuk ere. Michka Seld, protagonista nagusiak zahartzaroari aurre egin behar dio, burua galtzen hasi da eta liburuan zehar bere bizitzaren azken hilabeteak kontatzen zaizkigu, Marie eta Jérôme, bi narratzaileen ahotsetan. Marie haurra zenean Michkak zaindu zuen, bizitza osoko harremana dute eta orain Mariek zaintzen du Michka. Jérôme berriz, logopeda da eta Michka azken hilabeteetan biziko den zaharren egoitzan lan egiten du. Mariek eta Jérômek Michkaren azken borondatea betetzen ahalegintzen dira, hau da, alemanen okupazio garaian, sarraski eremu batean hiltzetik salbatu zuen eta bere etxean jaso, lagundu eta ezkutatu zuten senar emazteak aurkitzea, berandu bada ere eskerrak eman nahi dizkie.
Eskar onak liburuaren hurrengo saioa, maiatzaren 5ean izango da Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen ipuin liburuaren inguruan.
