X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Lolita

Vladimir Nabokov

Asteartean, irailaren 29an, Vladimir Nabokov–en Lolita komentatuko dugu.19:00tan ikusiko dugu elkar San Jeronimo kaleko aretoan, ordura arte!

 

Ez da beharrezkoa Kafka irakurri izana egoera bat kafkiar gisa definitzeko, ezta? Cervantes-en ‘El Quijote’ eleberriaren 1400 orrialdeak irakurtza ere ez da ezinbestekoa norbaiti Sancho Panza, Dulcinea edo Don Quijote ezizena jartzeko. Eta ados egongo zarete nirekin: baliteke Nabokov-en ‘Lolita’ esku artean inoiz izan gabe, lolita bat nolakoa den jakitea. Badakigu zertaz ari garen, liburu horiek irakurri gabe badakigu izen edo kontzeptu horiek zer esan nahi duten. Literatura eguneroko hintzkuntzan hazten da, pertsonaiak eta idazleak gure hizkuntzaren parte bihurtzen dira batzuetan. Literaturaren magia eta eta gutxitan gertatzen da.

Hiztegiak dio lolita «nerabe limurtzaile eta probokatzailea» dela. Vladimir Nabokoven pertsonaia dela ere aipatzen du, terminoaren jatorria errusiar idazlearen eleberri ospetsu eta polemikoena delako: ‘Lolita’. Egia esan, benetazko arduraduna, neskato bat emakume seduzitzaile eta prpokatzaile bihurtzearen arduraduna, Humbert Humbert da; istorioaren kontalaria. Neskatoekin eta nerabeekin sexualki obsesionatuta dagoen gizona da H.H, eta berak bihurtzen du Dolores Haze, Lolita, desio eta plazer objektuan. Anagramaren azal berrituetan ikusten den bezala, nahierara manipulato eta maneiatzen duen jostailua da Lolita.

 

Nabokovek argi zuen. 1975ean Bernard Pivot kazetari frantsesari hala azaldu zion: «Lolita ez da neskato zitala. Usteldua izan den neskato gaixoa da». maneiatzen duen jostailua da Lolita. Hala ere, Humbert Humbert sinesten dugu. Nabokov iraurrita, enpatia senti dezakegu izaki beldurgarri honekin; izan ere, jazarpena, bahiketa, lapurreta, mespretxuak… horrelakoa egiten ditu etengabe. Baina Nabokovek lortzen du munstro honek esaten duenak zentzua duela sinestea. Nobela honen magia da.

Orri hauetan zehar, Nabokovek, maisutasun handiz, kontraesanez beteriko pertsona mespretxagarri baten buruan sartzen gaitu. Eta, gainera, estilo paregabearekin egiten du, une batzuetan harrigarria den edertasuna ere badago. Hala eta guztiz ere, argitaratu zen lehen unean, ‘Lolita’ liburu pornografiko gisa katalogatu zen. Ondoren, asko, etengabe, horren inguruan idatzi eta hitz egin da. Izugarri irakurri eta aztertu da, H.H-ren azpi-testuak eta historiak elkarrizketak eta eztabaidak ortzen jarraitzen du. Literaturaren magiaz eta Nabokoven magiaz hitz egin dezakegu hemen? Zer diozu?

XX.mendeko idazle onenetakoa izan zen Vladimir Nabokov. San Petersburgon jaio zen familia aristokratiko baten baitan, baina 1919an, Errusiako Iraultzaren ondorioz, bere herria betiko utzi zuen. Nabokovek Cambridgen ikasi zuen eta gero Berlinera joan zen bizitzera. Han, errusieraz idatzitako lehen eleberriak argitaratzen hasi zen, V.Sirin izenarekin. 1937an Parisen kokatu zen eta hiru urte geroago Estatu Batuetan, non, bide batez, literatura irakasle izan zen hainbat unibertsitatetan. 1960an, ‘Lolita’-ren arrakasta komertzialari esker, irakaskuntza utzi eta Montreux-ere joan zen, eta bertan bizi izan zen bere emaztearekin hil zen arte. Aurretik testu asko utzi zizkigun, baita komenatzekko istorio asko ere. Oraingo honetan, gure literatura solasaldien 2026-2027 ikasturteari hasiera emateko, bere lanik ezagunena komentatuko dugu, magia sortzen jarraitzen duen hori.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude