«Lolita, luz de mi vida, fuego de mis entrañas». Luna Miguelek 14 urte zituen hitz hauek lehen aldiz irakurri zituenean, Vladimir Nabokoven Lolita lehen aldiz irakurri zuenean. Ezkutuan egin zuen, gurasoen liburuen artean etxeko apalategian zegoen ale bat hartuta. Bukatzean, bere koadernoan hau idatzi zuen: «ez da hainbesterako». Urteak igara ahala, nerabe horren ideia aldatu da, eta orain, seguruenik, bere bizitzako liburuetako bat da. Izan ere, orain kontatzen duenez, abendu oro berri Lolita hartzen du eta berriz irakurtzen du. Bere ezkutuko ospakizuna da.
Lolita bere lan literarioan hari gidari moduko batean bilakatu da. Izan ere, 2018an argitaratu zuen bere lehen eleberria El funeral de Lolita izenburupean eta Dolores Haze eta Humbert Humberten itzalak zeharkatzen dituen istorioa. Orain, Incensurable liburuan, poetak etorkizun hurbila irudikatu du; horretan, Lolita liburutegi guztietatik desagertu da. Letrice Santos filosofoa protagonista da, eta plazerari eta irakurketari buruzko hitzaldi bat ematera ausartu ondoren unibertsitatetik kanporatu dutenean hasten da istorioa.
«Pero, dirán ustedes, nosotras le pedimos que hablara sobre el placer y la censura, ¿qué tendrá que ver esto con Lolita? Intentaré explicarlo». Horrela hasten da Incensurable eta Letrice Santos filosofoak 2029ko urriaren 29an Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Filosofia eta Letren Fakultatean ematen duen ustezko hitzaldia. Planteamenduak ezinezkoa dirudi, baina ez hainbeste. Adibidez, azken urteetan, Donald Trumpen agintaldian, eskola batzuetan, ia 600 liburu erretiratu dira aldi baterako edo behin betiko; besteak beste, LGTBIQ+ gaia duten gazteentzako liburuak, hala nola Heartstopper, edo fikziozko testu kritikoak, hala nola Margaret Atwooden Neskamearen ipuina. Argentinan ere, 2024aren amaieran, Dolores Reyesek idatzitako Cometierra liburua polemika bizian egon zen, zentsura salaketak eta guzti, hezkuntza programa batean sartu zutelako.
Incensurable ez da irudimen ariketa bat soilik, plazerari, zentsurari eta deserosoak diren irakurketei buruzko gogoeta bat sustatzen du baita ere. Uneoro interpelatzen gaituen eleberria da, pentsatzera eta gure burua berrikustera behartzen gaituena. «¿Y qué decir del casi medio siglo en el que el libro sí estuvo presente en nuestras vidas? ¿Qué pasó? ¿Cómo se leyó? ¿Por qué luego se esfumó? ¿Cómo es que hoy nadie lo recuerda? ¿Quién o qué nos lo ha quitado de las manos?», hauek dira Letrice Santosek hitzaldiaren hasieran planteatzen dituen lehenengo galderetako batzuk, ikasleei «Gran Apagón L»-a inguratzen duen guztia azaltzeko.
Luna Miguelek irakurri, idatzi eta editatu egiten du. Zortzi poema liburu idatzi ditu: Estar enfermo (2010), La poesía no ha muerto (2010), Pensamientos estériles (2011), La tumba del marinero (2013), Los estómagos (2015), El arrecife de las sirenas (2017), Poesía masculina (2021) y Un amor español (2023). 2018an bere lehen eleberria argitaratu zuen, El funeral de Lolita. Antzerki bakarrizketa bat eta hiru saiakera ere argitaratu ditu: El coloquio de las perras, Caliente eta Leer mata. Horrez gain, Los libros de Luna zuzentzen du, komunitate birtual txiki bat, non iritziak, bibliografía, testu pertsonalak, idazteko bere prozesuak, egileen aldarrikapenak eta irakurketa gidak partekatzen dituen espazioa. Datorren asteartean, urriaren 20an, gure hileroko literatura solasaldian izango da Incensurable komentatzeko, baina baita ere Lolita bezalako irakurketa deseroso guztiez hitz egiteko. Ez ezazue hutsik egin, hitzaldi zentsuraezina eta oso aberasgarria izango da.

