Ibaizabal, 2025.
224 or.
ISBN 9788413705941
10 urtetik aurrera
Gaurko gomendioa irudimena eta misterioa eskutik doazen liburua da, Warren III. eta begi oroikuslea. Istorioaren erdigunean Warren XIII. izeneko gaztea dago, bere osabaren hotel, ia hutsik dgaoena, bizi den mutikoa. Abenturak abiapuntu argia du: hotelak sekretu handi bat ezkutatzen du, eta Warrenek, irakurlearekin batera, pista txikien bidez deskubritu beharko du.
Eleberria misterio, magia eta abentura generoak nahasten ditu. Irakurleak Warrenen hotel magikoan gertatzen diren sekretuak argitzen joatea eskatzen du, horretarako bidean topatuko dituen kodeak eta pistak erabiliz. Testuak asmakizunak, hitz-jokoak eta xehetasun bisualak baliatzen ditu tentsioa eraikitzeko. Era berean, ilustrazioetan agertzen diren seinale eta objektuek irakurlea arreta handiz irakurtzera gonbidatzen dute. Ilustrazioek erabat girotzen dute narrazioa.
Liburua 9–12 urte bitarteko irakurleentzat gomendagarria da, baina misterioak eta umore finak publiko zabalagoa erakarriko du ere. Tania del Río, idazle eta artista, batez ere haur eta gazte publikorako lan eginez nabarmendu da. Bere ibilbidean komikak ere landu ditu (Archie Comics, Dark Horse, Marvel), eta bereziki da ezaguna Sabrina, la bruja adolescente lanean egindako lanagatik, non idazketa eta marrazkia batera landu zituen. Warren XIII-en, ordea, bere ahotsa narrazioan erakusten du.
Will Staehle, berriz, Warren XIII. sortu zuen ilustratzaile eta diseinatzailea da, eta bere estiloak, Edward Gorey eta Lemony Snicket-enak gogorarazten digu, liburuari tonu gotiko eta bitxia ematen diote. Adi, ilustrazioak ez dira osagarri soilak: pista sekretuak, kodeak eta atmosfera osoa eraikitzen dute, irakurlearen begia orri-gainean gelditu eta berriro begiratzea eragiten dutenak.
Warren XIIIak beraz, misterioa, magia eta irakurketa aktiboa bateratzen dituen istorio borobila da, irakurleak liburuari buruz gehiago jakin nahi izateko gogoa pizten duena zalantzarik gabe.
