X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Istripu handia

Izaro Arroita

Ilustrazioak: Joseba Larretxe
Elkar, 2023
82 or.
ISBN 978-84-1360-221-9
8 urtetik aurrera

Zortzi urtetik gorako gaztetxoentzako gomendaturiko liburua da Istripu handia, Lina Plastilina bildumako lehen liburua da eta bere egileak Izaro Arroita eta Joseba Larretxe dira. Abenturaz, irudimenez eta umorez beteriko liburua da Istripu handia.

Gehiago irakurri

Nondik sortzen da haizea?

Xabier Mendiguren Elizegi

Ilustrazioak: Mirari Sagarzazu
Elkar, 2023
30 or.
ISBN 978-84-1360-303-2
5 urtetik aurrera

Bost urtetik gorako haurrentzako gomendio da Xabier Mendiguren Elizegi eta Mirari Sagarzazuren Nondik sortzen da haizea? liburu ilustratua. Neska bat da ipuin honetako protagonista, eta galdera garbi bat du, tituluak dioen moduan haizea nondik sortzen den jakin nahi du.

Gehiago irakurri

La giganta

Anna Höglund

Ekaré, 2021
48 or.
ISBN 978-84-123728-3-0
5 urtetik aurrera

Anna Höglund-en La giganta liburua bost urtetik gorako haurrentzako zuzendua dago. Bakarrik gelditzen den neska baten istorioan oinarritzen da liburua. Gertaera hori ardatz harturik, liburu klasikoekiko antzekotasuna aurkitu dezakegun kontakizuna osatu du Höglund egileak.

Gehiago irakurri

Itsasoaren atea

Miren Agur Meabe

Elkar, 2021
98 or.
ISBN 978-84-1360-064-2
8 urtetik aurrera

Miren Agur Meabe idazlearen Itsasoaren atea zortzi urtetik gorako haurrentzako gomendioa da. 2020. urtean Mikel Zarate Haur Literaturako Saria irabazi zuen. Liburua XIX. mendean kokatzen da eta istorioko protagonista Elora da, 13 urte dituen neskatila.

Gehiago irakurri