X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

La gran aventura de Nara

David Pintor

La gran aventura de Nara, David Pintor
Degomagom, 2022
84 or.
ISBN: 978-84-09-32500-9

David Pintorren La gran aventura de Nara etxeko txikienentzako gomendaturiko albuma da. Liburu mutua da, hitzik gabea, eta hortaz, liburua kontatzen duenaren esku dago abentura ezaugarriz osatzea.

Puxika gorri batek ematen dio kontakizunari hasiera, Nara liburu bat arretaz irakurtzen ari den bitartean, txakur batek bere arreta eskatzen du. Animaliak, bere etxetxoaren teilatutik zintzilik dagoen puxika gorria erakusten dio Narari eta hortik abiaturik, 80 orrietan zehar hainbat abentura ezberdinez beteriko istorio bat agertzen digu David Pintor ilustratzaileak. Irudiek guztizko garrantzia duten liburua da La gran aventura de Nara, ezaugarriz beteriko ilustrazioak dira, kolore bizi eta pastel tonukoak tartekatzen direlarik. Ilustrazioen artean zinema mutuari keinu egiten dion irudi bat ere topatuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude