X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

11 laguneko taldea

Rocío Bonilla

11 laguneko taldea, Rocío Bonilla
Algar, 2022
42 or.
ISBN: 978-84-9142-561-8

Rocío Bonillaren 11 laguneko taldea bost urtetik beherako haurrentzako gomendaturiko album ilustratua da. Itsas animali ezberdinak aurkituko ditugu liburuan eta laguntasunaren gaia da liburuak erakutsi nahi diguna.

11 laguneko taldea liburuan itsas animaliak hartzen ditu oinarri Rocío Bonillak laguntasunaz eta lagun taldeez hitz egiteko. Talde baten parte sentitzeak bere garrantzia du haurtzaroan, baina hori nola gauzatzen den eta zein ondorio dituen aintzat hartzekoak dira. Horrela izanik, gogoetarako eta kritikarako tartea irekitzen du autoreak album honen bidez. Ilustrazioei dagokionean, itsas munduko animaliak gizatiartzen ditu, karikatura estiloa erabiliz eta kolore biziak pastel tonuekin tartekatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude