X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Diario desayuno

Alicia Bululú

Diario desayuno, Alicia Bululú
Ilustrazioak: Raquel Catalina
Abuenpaso, 2023
32 or.
ISBN: 978-84-17555-97-9

Bost urtetik gorako umeentzako gomendioa da aste hontakoa, Alicia Bululú eta Raquel Catalinaren Diario desayuno liburua. Gosariaren aurpegi ezberdinak erakusten dizkigute autoreek album ilustratu honetan.

Gosaria momentu ezberdinez osaturik dago eta modu ezberdinetan gauzatu daiteke, ezaugarri guztiz ezberdinekin. Horren isla da Diario desayuno liburua, gosariaren inguruko hamabost momentu ezberdin sailkaturik aurkezten zaizkigu liburuan. Azkar gauzaturiko gosariak, garaiaren araberakoak edota lasaitasunez familian gozatzen diren gosarietan barneratzeko aukera eskainiko digute autoreek. Gosari mota ezberdin horiek aurkezteko unean, guztiz garrantzizkoak dira ilustrazioak, gainazal osoa hartzen dute eta liburuaren irakurketaren oinarri dira. Gainera, kolore tonu ezberdinak antzeman daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude