X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

La giganta

Anna Höglund

La giganta, Anna Höglund
Ekaré, 2021
ISBN: 978-84-123728-3-0

Anna Höglund-en La giganta liburua bost urtetik gorako haurrentzako zuzendua dago. Bakarrik gelditzen den neska baten istorioan oinarritzen da liburua. Gertaera hori ardatz harturik, liburu klasikoekiko antzekotasuna aurkitu dezakegun kontakizuna osatu du Höglund egileak.

Neska gazte baten gertakarian oinarritzen da liburua, izan ere, neska horren aitak, zeina zaldun bat den, bakarrik uzten du erraldoi bati aurre egiteko. Erraldoiak helburu maltzur bat du: aurkitzen duen izaki oro harri bihurtzea. Hori dela eta, neska bakarrik aurkitzen da aitaren esperoan, baina itxaroaldiak luze jotzen du eta pixkanaka-pixkanaka neskaren kezka handituz doa. Egoera ikusirik, neska aitaren bila irtengo da eta bidean topatzen duen amonatxo baten laguntzaz erraldoiari aurre egiten ahaleginduko da. Ilustrazioekin tartekatzen den kontakizuna osatzen du autoreak, oro har, gama kromatiko zehatza erabiltzen du ilustratzaileak, zuria eta beltza neskatilaren soineko gorriarekin kontrastatzen direlarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude