X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Txangoan txiripaz

Josephine Mark

Txangoan txiripaz, Josephine Mark
Astiberri, 2023
179 or.
ISBN: 978-84-18909-84-9

Josephine Mark autorearen komikia da Txangoan txiripaz libura. 10 urtetik gorako haurrentzat gomendaturiko komikia da. Otso bakarti baten eta gaixorik dagoen untxi baten istorioa du ardatz liburuak.

Ehiztari batzuen tiroa zuzenean zihoan otso bakarti batengana, baina gaixorik aurkitzen zen untxiaren sueroaren pertxak bala desbideratuko du, eta ondorioz, otsoari bizia salbatuko dio. Hori dela eta, otsoak, otsoen kodeari jarraituz, zaindu egin beharko du bizia salbatu dion hori. Gertaera honetatik aurrera, ehiztariengadik ihesi doazen bi animalia hauen bidaiaren istorioa kontatuko du Josephine Mark egileak. Otso bakartia batek, otso taldean bizi ez denak, gaixorik eta oraindik bost hilabeteko tratamendua gelditzen zaion untxia nola zainduko duen irakurtzeko aukera izango du irakurleak. Suspentseaz eta zeinbait momentutan umoreaz baliatuko da autorea bi animalia hauen istorioa kontatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude