X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Sorgin dibertigarria

Ricardo Alcántara

Sorgin dibertigarria, Ricardo Alcántara
Ilustrazioak: Gusti
Kalandraka, 2023
ISBN: 978-84-9172-312-7

Etxeko txikienei zuzenduta dagoen liburua da Ricardo Alcántararen Sorgin dibertigarria liburua. Mari sorgina da liburuko protagonista eta bere sorgin zereginak egiten dabilen bitartean ahots batek bat batean bere zereginak etengo dizkio.

Sorgin dibertigarria liburuko protagonista Mari sorgina da. Gaztelu sorgindu batean bizi da, egunez lo egiten du eta gauetan jolas, beltzez janzten da eta bere erratzarekin makina bat bidaia egiten ditu mundu osoan zehar. Baina halako batean, bere zereginetan dabilen bitartean ahots batek eteten dio; bere ama da, Mari sorginari bere etxeko lanez galdezka. Sorgin dibertigarriak, ama haserretu aurretik azkar azkar bere lanak egin beharko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude