X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Istripu handia

Izaro Arroita

Istripu handia, Izaro Arroita
Ilustrazioak: Joseba Larretxe
Elkar, 2023
82 or.
ISBN: 978-84-1360-221-9

Zortzi urtetik gorako gaztetxoentzako gomendaturiko liburua da Istripu handia, Lina Plastilina bildumako lehen liburua da eta bere egileak Izaro Arroita eta Joseba Larretxe dira. Abenturaz, irudimenez eta umorez beteriko liburua da Istripu handia.

Eskolako laborategian daudela, flasko ezberdinak gertutik ikusteko aulki gainera igotzen da Kati, oreka galdu eta ondorioz, hainbat flasko gainera erori eta plastilinazko bihurtzen da. Plastilinazkoa denez, edozer gauza egin dezake bere gorputzarekin, hori dela eta, hainbat abentura bizitzeko tartea irekiko digu Izaro Arroita idazleak; zirku batetik pasaz edota itsas-bidaia eginez. Joseba Larretxe ilustratzaileak Linaren abenturak irudikatzeko kolore biziak erabili ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude