X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Nondik sortzen da haizea?

Xabier Mendiguren Elizegi

Ilustrazioak: Mirari Sagarzazu
Elkar, 2023
30 or.
ISBN 978-84-1360-303-2
5 urtetik aurrera

Bost urtetik gorako haurrentzako gomendio da Xabier Mendiguren Elizegi eta Mirari Sagarzazuren Nondik sortzen da haizea? liburu ilustratua. Neska bat da ipuin honetako protagonista, eta galdera garbi bat du, tituluak dioen moduan haizea nondik sortzen den jakin nahi du.

Neska haur denetik heldu izaten den arte, bizitzan ikasitakoari jarraipen bat egiten dio egileak, baina esan bezala hasieratik zalantza garbi bat planteatzen du protagonistak. Eguzkia nondik sortzen den badaki eta ikastetxean hastean ere eragiketak egiten ikasiko du eta helduarora iristean hainbat gauzaz oraindik oroitzen dela jabetuko da, baina bere zalantza argitzerik izango du? Testuen alboan, eskuinean, ilustrazioak agertzen zaizkigu tonu pastel batean, testuan kontaturikoa gertutik jarraitzeko aukera ematen digute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude