X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Klera

Leire Bilbao

Ilustrazioak: June San Sebastian
Elkar, 2024
44 or.
ISBN 978-84-1360-419-0
8 urtetik aurrera

Klera batekin mundu berri bat sortu daiteke. Tamalez, istorio honetako protagonistak suntsitu den herri bat eraikiko du klera bat eskuan duela. Eta, horrela, kolorez beteko du bere bizitza eta liburu honetako orrialdeak.

Hitzaurreak zera dio: “Gerra baten erdian harrapatuta dagoen ume baten kontakizun fikzionatua da orriotan aurkezten zaiguna”. Alabaina, kontakizunetik haratago doan obra da honako hau. Leire Bilbaok idatzi du testua eta haurrari ahotsa eman, June San Sebastianek irudikatu du kontatzen zaigun istorioa, Maite Larburuk narrazioari doinua erantsi dio eta, bukatzeko, Kukai dantza taldeak istorioko hainbat gertakizun dantzatu ditu. Horiek guztiek erabat girotzen dute istorioa.

Album ilustratu ezohikoa da. Berezia eta, era berean, ausarta, QR kodeen bidez diziplina eta lengoaia ezberdinak uztartzen dituena. Irakurri, ikusi eta entzuteko. Haurrak nahiz helduak hunkituko duen obra, azken batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude