Itzulpena: Cecilia Ceriani
Anagrama, 2023
321 or.
ISBN 978-84-339-0496-6
«Nunca me pregunté lo que significaba la libertad hasta el día en que abracé a Stalin». Esaldi indartsu honekin Lea Ypik bere oroitzapenen liburua hasten du eta, gainera, 1990etik aurrera Albanian komunismoak izan zuen gainbehera ere kontatzen du. Libre: El desafío de crecer en el fin de la historia idazten has izenean, bere asmoa ez zen memoria batzuk argitaratzea; berez, intentzioa sozialismoaren eta liberalismoaren menpe askatasunaren ideiari buruz liburu akademiko bat egitea zen. Baina orduan COVID19a agertu zen eta dena aldatu zuen. Lan akademikoa gelditu zen eta ideia abstraktuak esperientzia konkretuetan bilakatu ziren. Izan ere, epilogoan kontatzen duenez «cuando comencé a escribir, igual que cuando empecé a leer Das Kapital, las ideas se convirtieron en personas; en las personas que me hicieron ser quien soy».
Lea Ypik Albanian gertatutakoa eta bizi izandakoa kontatzen du mundua deskubritzen ari den neskato eta nerabe baten begiradaren bidez- manifestazio batean ‘askatasuna, demokrazia’ oihutzen duten bitartean, lorategi batean dagoen Stalinen eskultura bat besarkatzen duen egunetik aurrera, hain zuzen-. Aldi berean, bere herriaren eta bere familiaren errealitatea deskubritzen du eta hala kontatzen digu. Libre kontakizun pertsonal, politiko eta historiko liluragarria da. Samurra baita ere. Batzuetan, mingarria. Eta kritikoa. Baina dotorea.
«Ahora soy consciente de algo que por aquel entonces no llegué a comprender del todo: los patrones que habían conformado mi infancia, las leyes invisibles que habían estructurado mi vida y mi percepción de las personas cuyas opiniones me habían ayudado a entender el mundo y darle sentido, todo eso cambió para siempre en diciembre de 1990». Hau da Lea Ypiren estiloa: Albaniako estatu modernoaren eraikuntza eta erregimen zaharraren desagertzea kontatzea, familiako gertakizunekin, bere egunerokoarekin, bizilagunen arteko gatazkekin, adiskidetasun harremanekin edo nerabeen kezkekin batera.
Eleberria bi zatitan banatzen da eta, amaieran, epilogo bat eransten du, non egileak bere egungo ikuspegia jasotzen duen. Lea Ypi, orain, Londresen bizi da eta London School of Economics-eko Teoria Ekonomikoko irakaslea eta Australian National University-ko Filosfofikao irakaslea da. Gainera, marxismoan eta teoría kritikoan espezializatuta dago. Bere lan gehienak, beraz, Marx, Kant, nazionalismoa eta mugei buruzko ikasketa akademikoek osatzen dute. Libre: El desafío de crecer en el fin de la historia literaturan izan duen lehendabiziko saiakera izan da eta dagoeneko 27 hizkuntzatara itzuli da.
Lea Ypik ez du diagnostiko geopolitikorik ezta kondena politikorik sartu liburuan, baina bai era guztietako estropezuak eta desilusioak. Ahozko tesigantzei esker bizirauten duten istorio horiek onenak dira, gure amonek kontatzen dizkiguten istorioak. Izan ere, pasarterik ahaztezina da niretzat Lea Ypiren gurasoek bizilagun batzuekin Coca-Cola bat lapurtzeagatik duten liskarra edo eztabaida. Idazlearen eskuzabaltasun-ekintza horrek, gertakari historikoak bere bizitza pribatuko uneekin lotzeak, familiarteko album batera eramaten gaitu, fanatismoa eta titular politikoetatik urrun.
Eleberriaren une batean hala dio: «la biografía constituía la respuesta universal a cualquier tipo de preguntas, el principio sin el cual todo conocimiento se reducía a mera opinión». Hau, zalantzarik gabe, oso biografia berezia da: galderak planteatzen dizkigu, beste erantzun batzuk ematen dizkigu ere, baina, batez ere, ezagutza handia ematen digu. Datorren asteartean, apirilaren 29an elkartuko gara eta komentatuko dugu. Ordura arte!
