Ez du aspertzeko astirik ematen Ladrón Arana honek. Ez horixe. Zenbat urte nobela beltz baten mendera erori gabe? Makina bat bai. Bada, bere azken lan honekin bolada txarra haizearekin joana da (izenburu polita pelikula batentzat).
Ez. Genero beltzak ez dit malkorik aterarazten. Batere. Harma-tiro-pum. Nobela denak berdinak. Detektibeak? Denak igualak. Poliziak? Denak ustelak edo alkoholikoak edo ikastolan kopiatzen zutenak. Edo dena batera. Zer falta genuen ikusteko? Guardiazibil ohi puta eta drogazaleak. Bingo. Adituren batek horrelako pertsonaiak dituzten eleberrien hiru metrotako zerrenda erakutsiko lidake. Bale, baina gure idazlearen malaletxeak ez du preziorik. Beste guztiarentzako, Lorenzo Silva.
Hori gutxi balitz, tentsioa eta jakin-mina mantentzen artista da Ladron Arana. Niri behinik behin, bihotza lapurtu dit (ez txalorik egin, berezkoa dut sena). Aitortu behar dut irakurtzen dudan bere lehenbiziko nobela dela, eta seguruenik ez du maisulana izango. Ezta behar ere. Historian geldituko dena pasarazi didan une gogoangarria da. Eta orain bere greatest hita den Arotzaren eskuak irakurtzera noa. Derrepentean.
Adi beraz. Stieg Larsson gustuko izan badezue, baina Iruña zaharreko hotza Suediakoa baino nahiago baduzue (ez da zaila) orduan hau da zuen liburua.