X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Véronique Ovaldé, Lo que sé de Vera Cándida

Eleberri honen izenburua lehendabiziko aldiz entzun nuenean oso erakargarria egin bazitzaidan, are erakargarriago egin zait Véronique Ovaldék idatzi duen kontakizuna. Karibe edo Hego Ameriketarekin antzekotasuna duen lurralde imaginario batean kokatua dago eta famili bereko lau emakumeren historia kontatzen digu. Rose Bustamente birramona da, Violette amona, Vera Candida ama, eta azkenik, Monica Rose alaba. Rose eta Violete miseria gogorrean bizi dira, gizonezkoen nagusitasuna eta indarkeria sufrituko dituzte baina emakumearen autonomiaren aldeko borrokan saiatuko dira. Vera Candidarekin aldaketa etorriko da, jaioterritik alde egitea erabakiko du eta bera izango da lehena arazoei aurre egiteko eredu berriak landuko dituena, besteak beste, bere alaba Monica Roseri hezkuntza diferentea emateko ahaleginetan saiatuko da.

Liburuak idazkera berezia du, pertsonaia, bizitzako arazoak eta lekuen tratamendua azpimarratuko nituzke, baita metaforak eta fantasia puntuak ere. Euskarazko itzulpena Alberto Barandiaran-ek egin du.

Véronique Ovaldék idazle frantziarrak (1972) sari ugari jaso ditu eta errekonozimendu handiko idazlea da. Gaur egun Albin Michel argitaletxean lan egiten du.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *