X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Jezabel, Irène Némirovsky

Atsekabez eta hainbat sekretuz beteriko helduaroa, baina norbaitek agerian utziko ditu sekretu hauek eta Gladys-entzat hurrengo gertaerak ez dute atzerako bueltarik izango.

Protagonistaren deskribapen psikologikoa ezin hobea egiten digu egileak. Gaia literatura unibertsalaren beste hainbat lanetan errepikatzen da, Oscar Wilden Dorian Grayren erretratua-n adibidez.

Nahiz eta 30. hamarkadan idatzia izan, gaiaren gaurkotasuna indarrean dago gure gizartean, non edertasuna eta gaztetasuna balio handiko ezaugarriak diren.

Irène Némirovsky Kiev-en jaio zen 1903. urtean, beranduago Paris-era aldatu  zen familiarekin. Baina Bigarren Mundu Gerrak ondorio latzak ekarriko ditu Irènerentzat, Auschwitz-era deportatu eta bertan erail zuten 1942an bere senarrarekin batera.
Azkeneko urtetan  bere zenbait  lan argitaratzen ari dira lehenengo aldiz bere eskuizkribuetan oinarriturik.

Elur antzara, Paul Gallico

Paul Gallico
Elur-antzara
Hamaika Books, 2012
60 orrialde 14 € E-book 7 € Audio-liburua 7 € ISBN 
9788493988302

Paul Gallico idazle amerikarraren maisu lana euskarara itzulia izan da lehenengo aldiz. Bakardadea, maitasuna, elkarlana eta gerra dira Elur-antzara liburuaren gai nagusiak. Ane Urrestarazuk itzulia eta Aitziber Alonsoren ilustrazio ederrekin, argitalpen zaindu baten aurrean gaude, liburu gomendagarri publiko zabal batentzat, bereziki gazteentzat eta baita euskara ikasten ari direnentzat ere. Hamaika Books argitaletxeak hiru euskarritan argitaratu ditu idazlana, liburuan, e-book formatuan eta audio liburuan Uxue Alberdik irakurritako grabaketarekin.

 

Gehiago irakurri