X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Grandes esperanzas, Charles Dickens

Pip, protagonista, umezurtz gelditu zen oso gazte eta bere arrebak hazten du, hau aiurri txarreko emakumea da, senarra ordea bihotz handikoa eta asko maiteko duena Pip-ek. Behin Havisham anderoñoak bere etxera gonbidatzen du, emakume hau senargaiak utzi zuen baztertuta ezkontza egunean eta ordutik aurrera ez da etxetik irten. Havisham andereñoarekin neska gazte bat bizi da, umezurtza bera ere, Estela, hoztasun handiz hazten duena Havishamek, batez ere gizonei dagokionez. Pip berehala maiteminduko da  baina Estelak ez du onartuko gizarte maila baxukoa delako, orduan Pip-ek ongile ezezagun bati esker Londresera joateko aukera izango du, zintzo eta ongi hezitako gizona bihurtzeko asmoz, eta horrela Estelaren maitasuna lortu, baina gertaeren norabidea ez da beti guk espero duguna izango.

Azpimarratzekoa da XIX. mendeko Ingalaterrako gizartearen deskribapena eta pertsonaien indarra, batez ere Pip-en eboluzioa nobelan zehar.