Aste honetan komikien gomendioekin gatoz, tutoreek komentatu baitigute irakurle gazteak oso gustura irakurtzen ari diren genero literarioa dela komikia. Eta asko pozten gara. Azken aldian, gainera, komikien munduan argitalpenak ugaritzen ari dira.
Txani Rodríguez eta Nacho Fernández-en Iparraldeko basamortuak komikia asko gustatu zaie Orixe ikastolako LH-6A eta Ekintza ikastolako LH‑5B taldeetako ikasleei. Bertan, mutiko batek bere gurasoekin elkartzeko Australian barrena egiten duen txangoa kontatzen zaigu. Garraiobide desberdinak erabiltzen ditu eta bere bidaia aberasgarriagoa egingo duten lagun berriak topatuko ditu.