Paula Crusoeren abenturak, Mathilde Domecq autorearenak, oso entretenigarriak eta dibertigarriak dira, eta harrera bikaina izan dute 2. zikloko irakurle gazteen artean. Zehazki, ikasgela hauetatik iritsi zaizkigu komiki hauen gomendioak: Jakintza ikastola (LH–4B), Ibai ikastola (LH-4A) eta Altza Herri ikastola (LH–3A eta LH–3D).