Testua: Antonio Rubio
Irudiak: Rebeca Luciani
Faktoría K de Libros, 2017
47 orrialde
ISBN 978-84-16721-07-8
Intxaurrondo Ikastolako LH4. mailatik, animaliei buruzko beste liburu batekin datoz. Liburu hau, ordea, ez dago galderez beteta, olerkiez baizik. Hegaztiei buruzko poesia liburua da Las alas del avecedario, Antonio Rubiorena.
Zerua milaka hegaztiz josita dago. Halaber, badaude beste batzuk ez dutenak inoiz hegan egiten ikasiko. Ostrukak, arabazozoak, hontzak, kukuak, lanperna-musuak, baita kiwiak ere topatuko dituzu orri hauen artean. Denek ezkutatzen dute bitxikeriren bat, ezaugarri bereziren bat eta poetek soilik idazten dakiten lirika.
Idazleek 27 hegaztitako erakusgai bat aukeratu dute; arruntak eta exotikoak. Rebeca Luciani-ren marrazki zoragarrien lehen planoek hegaztien lumaje ederra eta gainontzeko berezitasun fisikoak goraipatzen dituzte. Olerkiak berriz, dibertigarri zein burutsuak eta biziak dira, irudimenez beteak. Natura maite duten irakurle gazteentzat proposamen ezin hobea.