Post honen idazlea: Amaia Garcia
Malentendido en Moscú, Simone de Beauvoir
Navona, 2018
978-84-16259-45-8
179 or.
Datorren asteartean, urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan, Malentendido en Moscú izango dugu mintzagai Donostiako Liburutegi Nagusiko gaztelaniazko solasaldian. Simone de Beauvoir joan den ikasturtean taldeak iradoki zuen egileetako bat izan zen, eta bere fikziozko izenburu asko deskatalogatuta daudenez, azkenean 2013ra arte argitaratu gabe egon zen lan hau aukeratu dugu. Malentendido en Moscú nobela laburra da, ia kontakizun luzea, baina gai interesgarriak planteatzen ditu eta pentsalari eta idazle horrengana hurbiltzeko aukera ematen du. Gehiago irakurri