X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

29 ipuin zoro, Ursula Wölfel

29 ipuin zoro

Testua: Ursula Wölfel

Irudiak: Bettina Wölfel

Alberdania, 2006

62 orrialde

ISBN 84-96643-29-8

Aitor Ikastolako LH3 B gelan 29 Ipuin Zoro irakurri dute eta asko gustatu zaie. Ursula Wölfelek idatzia eta Bettina Wölfelek ilustratua, izenburuak dioen bezala 29 ipuin zein baino zein zoroago biltzen ditu liburuak.

Testua eta irudiak elkarrekin osatzen dira: orrialde bateko narrazio motzak dira guztiak, eta istorioa laburtzen duten ilustrazio iradokitzaile eta dibertigarriez lagunduta ageri dira ondorengo orrialdean. Nabarmentzekoak direnen artean topatuko ditugu esaterako: Neska adar-jotzailearen ipuina, norbaitek doministiku egiten bazuen “Ongi etorri” erantzuten zuena edota barkamena eskatzeko “Eguberri on!” esaten zuena; Edozertarako plana behar zuen emakumearen ipuina, plan guztiak paperean idatzi eta hauek zorrotz betetzearen obsesioz dena alderantziz egiten amaitzen zuena; eta oiloek bakarrik harrapatzen duten gaixotasun batez gaixotu zen emakume hipokondriakoaren istorioa, Mukieriaren ipuinean.

Muturrera eramandako kasuak nagusitzen dira kontakizunotan, gehiegikeriaren absurdoa agerian utziz. Portaera bat baino gehiago ezagunak egingo dira, ordea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude