Ilustrazioak: Ina Hristova
A Fin de Cuentos, 2024
36 or.
ISBN 978-84-19684-18-9
8 urtetik aurrera
Nelly Blyk, biografia honen protagonistak, 25 urte zituenean eman zion bira munduari. Nellyk zera proposatu zion bere egunkariko editoreari, Vernek idatzitako Phileas Fogg-en bidaia berdintzea. Handik urtebetera, editoreak onartu eta aurrera eraman zuen. 1889. urtea zen. Bidai horren kronika eta Nelly Blyren bizitzaren beste pasarte batzuk ekartzen dizkigu Pep Molist-ek idatzitako eta Ina Hristovak ilustratutako 72 ordu eta soineko bat: Nelly Blyren mundu-bira liburuak.
Nelly Blyren istorioa bera oso deigarria da eta testua irudirik gabe ulertu badaiteke ere, orrialde beteko tamainako eta oinarrizko kolore indartsuko irudiek, Ina Hristovak marraztutakoak, are erakargarriagoa egiten dute istorio hau irakurtzea. Aipagarria da, halaber, paperaren kalitate ona eta irudiak egiteko erabilitako teknikak, antigoaleko ukitua ematen diotela liburuari, duela ehun urte baino gehiagoko istorioarentzat oso egokia dena.
Pep Molistek, ibilbide luzeko idazle eta liburuzainak, katalaneraz idatzitako biografia hau Itziar Diez de Ulzurrun itzultzaileak ekarri du euskarara A fin de Cuentos argitaletxearen eskutik. Gaztelerazko edizioak 72 días y un vestido: la vuelta al mundo de Nellie Bly izena du.
Andre ezohiko baten istorioa da honako hau, ausarta eta gogoangarria. Generoaz haratago, ausarta eta konbentziotatik erabat urrun baitago baita gure garaiotarako ere. Errealitateak imajinazioa gainditzen duen istorio horietako bat da hau.
