X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Abbadiaren sekretua, Fernando Morillo

Abbadiaren sekretua liburuaren azalaFernando Morillo
Abbdiaren sekretua
Gaumin, 2012
144 orrialde. 10,50 €
ISBN 9788493922948 10 urtetik aurrera

Alar eta Kaiet anaiak Hendaiako Abbadia eremu liluragarrian ezkutatzen
den misterioa argitu beharko dute. Badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han, baina derrigorrez amona languntzera joan behar dute, hain zuzen   gerlariz jantzita eremuan sartu baita.
Abentura eta ritmo azkarra lehenengo kapitulutik, baita hizkera zaindua eta iradokitzailea. Bestetik Antton Abbadia pertsonaiak eta Abbadia eremuak egilearengan pizten duten miresmena kutsakorra da. “Eremua. Eremuak zerbait du. Esaiozue xarma, magia edo lilura. Edo dena batera. Ni beti sorgindu naute hango haritzek eta kaioek, hango
arratoi erraldoiek eta itsaslabarren kantek. Uraren eta lurraren arteko dantza. Eta gaztelu miragarria. Lainoz beteriko ipuin batetik ateratakoa zela iruditzen zitzaidan”.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude