Testua: Ana María Machado
Irudiak: Agustín Comotto
Ed. Anaya, 2005
66 horrialde
ISBN: 9788466745750
Beldur pertsonalak gainditzea funtsezkoa da pertsona bakoitzaren bizitzan, eta ,Jakintza Ikastolako 2. zikloko ikasleek gomendaturiko liburu honek gai horri heltzen dio hain zuzen ere. Ana María Machadok, haur literaturako idazle brasildar ospetsuak, hiru ipuin ezberdinen bidez haurtzaroko beldur oinarrizkoenetan murgiltzen gaitu: animalien beldurra (kasu honetan, sugandilak) eta ipuinetako munstroak.
Kontakizunetan egiaztatzen dugu protagonistek beren beldurrei antzeko moduan aurre egiten dietela, kemenaren eta umorearen bidez, eta pertsona bakoitzaren konplexutasuna besteek aitortzen eta onartzen dituzten beldur ezberdin eta pertsonaletan islatzen dela. Egileak beldurraren elkarrekikotasunera ere hurbiltzen gaitu, hirugarren kontakizunean ehiztari gazte baten eta otsokume baten arteko topaketarekin eta bien erreakzioarekin islatzen dena.
Ilustrazioak Agustín Comottok eginak dira, 1993tik gazte literaturako liburuak irudiztatzen dituen marrazkilari eskarmentudunak. Marrazkien artean, bigarren kontakizuneko munstroak nabarmentzen dira.