X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Amy y la biblioteca secreta, Alan Gratz

Amy y la biblioteca secreta, Alan Gratz

TakaTuka, 2021

237 or.

ISBN: 978-84-17383-95-4

Amy y la biblioteca secreta liburua, Alan Gratz egilearena, zortzi urtetik gorako haurrentzat gomendaturik dagoen liburua da. Liburuen zentsura lantzen duen liburua da, oihartzun handia jaso duen liburua izan da, hainbat errekonozimendu jaso dituena.

Amy da liburuko protagonista, ohitura duen moduan eskolako liburutegira joan eta nahi duen liburua ikusten ez duenean, Pippi Kantzaluze, harritu egiten da, liburuzainari galdetu eta eskolako kontseiluak hainbat liburu liburutegitik baztertzea erabaki duela aitortzen dio. Kontseiluaren esanetan, liburu horiek ikasleei gezurrak esaten, tranpak egiten edota jendeari mehatxu egiten erakusten diete. Horren ondorioz, ikasle talde bat antolatu eta ezkutuko liburutegi sare bat osatzen dute, zentsuratuak izan diren liburuak irakurri ahal izateko. Liburuak Estatu Batuetako eskola askotan errealitate bihurtu den gertaera hartzen du abiapuntu, izan ere, eskoletako liburutegi askotan hainbat liburu zentsuratuak izan dira, ikasleentzako egokiak ez direla egotziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude