X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Oihaneko epailea, J.M. Olaizola “Txiliku”

Oihaneko epailea, J.M. Olaizola “Txiliku”

Ilustrazioak: Aitziber Alonso

Elkar, 2013

41 or.

ISBN: 978-84-9027-073-8

Asteazken hontako gomendioa, Irakurle Gazteak programatik datorkigu, hain zuzen ere, Harri Berri Oleta ikastetxeko bigarren ziklotik. Ikastetxe hontako ikasleek Oihaneko epailea liburua gomendatu digute. J. M. Olaizola “Txiliku” idazleak, aspaldikoak diren istorioak azalduko dizkigu liburu honetan, antzinako kontakizun horietan zuhaitzek euren artean nola hitz egiten zuten edota animaliek nola galdu zuten mintzatzeko ahalmena kontatuko digu. Naturan barneratuko da idazlea eta gaurdaino iritsi diren istorioak azaleratuko dizkigu. Hortaz, orri hauetako protagonistak hainbat animalia eta landare izango ditugu, esaterako birigarroak, goroldioa, iratzea, tigrea, bufaloa eta beste hainbat.

Sombras, censuras y tabús en los libros infantiles, Fanuel Hanán Díaz

Sombras, censuras y tabús en los libros infantiles, Fanuel Hanán Díaz

Universidad de Castilla-La Mancha, 2020

151 or.

ISBN: 978-84-9044-378-1

Gaurkoan, helduentzako den irakurketa gomendatzen dugu, Sombras, censuras y tabús en los libros infantiles eta Haur Liburutegi Nagusian dagoen Haur Liburuaren Dokumentaziogunean aurkitu dezakegu. Fanuel Hanán Díaz autoreak haur literaturan zentsurarekin zer ikusia duten alderdi ezberdinak jorratzen ditu, haur literatura kontrolerako instrumentu bezala nola erabili den eta erabiltzen den erakusten digu. Kapitulu ezberdinetan, liburu ezberdinen analisia gauzatuko du autoreak eta zentsurarekin eta tabuarekin zer ikusia duten gai ezberdinen inguruko azterketa ere gauzatuko du.

¿Dónde está Tomás?, Micaela Chirif

¿Dónde está Tomás?, Micaela Chirif

Ilustrazioak: Leire Salaberria

Ekaré, 2016

32 or.

ISBN: 978-84-944291-1-8

¿Dónde está Tomás? etxeko txikienenetzako gomendaturiko liburua da, Micaela Chirif idazlearena eta Leire Salaberria ilustratzailearena. Liburuak Tomasi gehien egitea gustatzen zaizkion gauzak gertutik ikusteko aukera baimenduko digu: ezkutatzea eta amestea. Protagonistaren amak umea bilatzen duen bitartean, Tomasek toki ezberdinak deskubrituko ditu bere irudimenaren bitartez. Orrialde bakoitzean errealitate ezberdin batera gidatuko gaitu protagonistak, esaldi motz eta ilustrazio koloretsuen bidez.

Aitona Lukasen txabola

Aitona Lukasen txabola, Pello Añorga

Ilustrazioak: Alexf

Elkar, 2022

66 or.

ISBN: 978-84-1360-162-5

Aste honetako gomendioa, Aitona Lukasen txabola, zortzi urtetik gorako haurrentzat dago zuzendua. Bertan, Pello Añorga idazleak Krispin eta bere aitona Lukasen arteko pasartea kontatzen digu. Aitona Lukas baserria eraitsi zutenez geroztik txabolan bizi da eta ez du beste inora joateko asmorik. Krispin aitonaren txabolara joaten da bisitan eta bertako egunerokotasuna gertutik ezagutzeko aukera izango du, bai eta aitonaren lagunak ezagutzekoa ere. Idazleak liburu honen bidez, helduaro eta haurtzaroaren arteko harremana nolakoa den ikusteko aukera agertzen digu.

Marrakatxarra

Marrakatxarra, Inazio Mujika Iraola

Irudiak: Maite Gurrutxaga

Erein, 2022

56 or.

ISBN: 978-84-9109-731-0

Aste honetako gomendioa Inazio Mujika eta Maite Gurrutxagaren Marrakatxarra liburua da. Liburuak Anderren istorioa kontatzen digu; mandarina jale amorratu honek, frutarekin jolasten duen bitartean aitaren lanerako mahai gainean inoiz aurretik ikusi ez duen argazki bat ikusten du. Bertan, aita, amona eta momentu berean izua sortzen dion gizon bat ageri dira. Une honetatik aurrera, idazleak protagonistaren beldurrek eragindako istorioetan barneratzen gaitu, sabeleko minak eta argazkiko gizonak sortzen dizkion beldurrak kontakizunaren ardatz nagusi izanik.

Todos somos lectores

Todos somos lectores, Alex Quigley

Plataforma, 2022

340 or.

ISBN: 978-84-18927-32-4

Alex Quigley autorearen Todos somos lectores liburuak etxeko txikienen irakurketaren auzi garrantzitsuenetara gerturatuko gaitu, izan ere, haurrek irakurketarekin duten harremanaren inguruko hainbat gai lantzen ditu liburuak. Irakurketak dituen onurak kontuan izanik, irakurketa hori efikaza izateko hainbat tresna bermatzen dizkigu liburuak, esparru ezberdinetan landu ahal izateko. Gainera, dislexia bezalako gaiak edota gaur egungo teknologiak nolako eragina duten irakurketa prozesuan gertutik ezagutzeko aukera bermatuko digu Alex Quigley autoreak. Hortaz, irakurketa kultur aberasgarri bat nola sortzeko gakoak topatuko ditugu aste honetan gomendatzen dugun liburuan.