Oihaneko epailea, J.M. Olaizola “Txiliku”
Ilustrazioak: Aitziber Alonso
Elkar, 2013
41 or.
ISBN: 978-84-9027-073-8
Asteazken hontako gomendioa, Irakurle Gazteak programatik datorkigu, hain zuzen ere, Harri Berri Oleta ikastetxeko bigarren ziklotik. Ikastetxe hontako ikasleek Oihaneko epailea liburua gomendatu digute. J. M. Olaizola “Txiliku” idazleak, aspaldikoak diren istorioak azalduko dizkigu liburu honetan, antzinako kontakizun horietan zuhaitzek euren artean nola hitz egiten zuten edota animaliek nola galdu zuten mintzatzeko ahalmena kontatuko digu. Naturan barneratuko da idazlea eta gaurdaino iritsi diren istorioak azaleratuko dizkigu. Hortaz, orri hauetako protagonistak hainbat animalia eta landare izango ditugu, esaterako birigarroak, goroldioa, iratzea, tigrea, bufaloa eta beste hainbat.