X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Azeri, zer berri?, Atelier Saje

Azeri, zer berri?, Atelier Saje

Ibaizabal, 2021

16 or.

ISBN: 978-84-9106-986-7

Asteazken honetan eginiko gomendioa etxeko txikienentzako gomendioa da, bost urtetik beherako haurrentzat hain zuzen. Atelier Saje estudioak eginikoa da jolasera garamatzan Azeri, zer berri? liburua.

Bost azeri kume dira liburu honetako protagonistak, elurretan jolasean dabiltza eta orrialdeak pasa ahala azeritxoak banan-banan desagertzen doaz, azkenik, non ezkutatzen diren ikusi arte. Ipuin labur honek, esaldi laburrak ditu, errepikapenez josiak eta hitzarekin jolasten dutenak, azeri kumeen jolaserako dinamika jarraituz. Bestalde, kolore apalak ditu, azerien larruaren kolore bizia elurraren zuritasunarekin kontrastatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude