Badator iraila eta Donostia Kulturako liburutegietan literaturarekin eta irakurketarekin gozatzeko proposamenak ditugu.
Irailaren 15a arte Eguzkiteka zabalik egongo da eta egunero 17:00etan ipuin kontaketa. Ostiraletan eta larunbatetan 12:00etan mahai-jokoak.
Irailaren 3an eta 4an Poesia Orduak, Victoria Eugeniako Club aretoan. Ordua: 19:30
Irailaren 10ean, A Manual for Cleaning Women, Lucia Berlin, solasaldia ingelesez Slawka Grabowkak gidatua, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Ordua: 19:45.
Irailaren 11n, Zuloa, Xabier Gantzarain, solasaldia euskaraz Iñigo Aranbarrik gidatua, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Ordua: 19:30.
Irailaren 18an, Olerkarien txokoa, gaztelaniaz, Intxaurrondo Kultur Etxean, Plus 55ren eskutik. Ordua: 18:30
Irailaren 25ean, El puente, Gay Talese, solasaldia gaztelaniaz Amaia Garcíak gidatua, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Ordua: 19:30.
Irailaren 26an, Alberto Irazuk Pocka puntua! bere liburuaren solasaldian parte hartuko du, Egia Kultur Etxeko liburutegian. Ordua: 19:00
Gainera, irailaren 16a arte Liburu zahar eta okasiozkoen azoka Gipuzkoa plazan.