X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Begi bat kokotean

Juan Kruz Igerabide

Ilustrazioak: Elena Odriozola
Ediciones Modernas el Embudo, 2023
120 or.
ISBN 978-84-126206-3-4
12 urtetik aurrera

“Begi bat kokotean” esamoldeak zerbait arretaz edo mesfidantzaz begiratzeari buruz hitz egiteko erabiltzen da, ohiz kanpoko angelu batetik zerbait zaintzen ariko bazina bezala. Modu dibertigarrian erne egoteko edo gure inguruneari arreta jartzeko adierazten digu. Eta horixe bera egin du Juan Kruz Igerabidek liburu honetan, bere bizipenei adi begiratu eta guri kontatu.

Liburuaren amaieran zera dio: “ez da nire haurtzaroko oroitzapenen liburua. Aitzitik, nire haurtzaroko oroitzapenekin jositako liburua”. Liburu bat baino, altxor bat da. Jada gure haurrek eta gazteek ezagutzen ez duten gizarte baten deskribapena egiten du. Narrazio goxoa eta zenbaitetan gogorra maisuki azaltzen du Igerabidek liburu honetan. Era berean, gai unibertsalez dihardu aldi oro: heriotzaz, gurasoekiko erlazioez, pederastiaz, bullyingaz, maitasunaz…

Juan Kruz Igerabide askotan saritutako eta ibilbide luzeko idazlea da. Bere istorioek irribarrea sortaraziko digu une askotan, bai eta malkoak zenbaitetan ere. Labur esanda, liburu honek emozionatu gaitu.

Elena Odriozola ilustratzaile  donostiarraren eta  multisarituaren irudiek apaintzen dute Igerabideren bizipenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude