X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Behinola aldizkariak aro berri bati ekin dio

Lore Agirrezabal, koordinatzaile berriak, aldizkariaren ezaugarriak azpimarratu zituen, bereziki erabilgarritasuna. Hemendik aurrera guraizeak hartu eta gogokoen ditugun orriak moztu eta gordetzeko aukera emango zaigu “orriak aldizkaritik askatu, azala-kontrazala poster moduan erabili, orrialdeak moztu…”

Bestalde, edukiari dagokionez, aldizkariak atal berriak izango ditu: ekitaldien kronikak, irakurzaletasuna sustatzeko elkarrizketa edo erreportaiak, esperientzia edo egitasmoen kontakizunak eta sormenez osatutako lau orrialde, idazle eta ilustratzaile baten arteko lanetaz gozatzeko. Horretaz gain, orain arte egin ohi ziren iruzkinak eta gomendioak ere egingo dira.

Aldizkaria kanpotik eta barrutik itxuraldatuta azaldu arren, ohiko helburuak mantenduko ditu, hau da, Haur eta Gazte Literaturaren erreferente izatearena.

Lantaldean berriz, Lore Agirrezabal, kazetari eta Galtzagorri Elkarteko lankideak egingo ditu koordinatzaile lanak eta Ruben Ruiz, Asun Agiriano, Xabier Etxaniz, Aitziber Alonso, Jone Arroitajauregi eta Mikel Ayerbek osatuko dute erredakzio batzordea.

Aurkezpenari amaiera emateko, Galtzagorri elkarteko kide diren Patxi Zubizarretak eta Juan Kruz Igerabidek Solasaldia Herodesekin saioa eskaini zuten. Modu atseginean, bizitzari buruzko hausnarketa egin zuten, batzen gaituena edo desberditzen gaituenari buruz aritu ziren. Bizitza honetan gauza askok desberditzen gaituzte baina literaturak, ezbairik gabe, batzen gaitu, eta Behinolaren eskutik, literaturak eskeintzen diguna deskubritzen jarraituko dugula aldarrikatu zuten.
Haur Liburutegi Nagusiko, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean, Behinola aldizkariaren ale guztiak kontsulta daitezke, eta Donostia Kulturako liburutegien online katalogoan aldizkariaren hainbat artikulu katalogatuak daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude