X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Betaurrekoak hozkailuan

Oihane Fernandez

Betaurrekoak hozkailuan
Ilustrazioak: Ainara Azpiazu
Ibaizabal, 2016
51 or.
ISBN: 978-84-9106-198-4

Liburuka programan parte hartu duten Arantzazuko Ama ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek irakurritako Oihane Fernandezen Betaurrekoak hozkailuan liburuaren gomendioa dakarkigu aste honetan. Hamar urtetik aurrerako haurrentzat zuzendua dagoen narrazio liburua da.

Mara da Betaurrekoak hozkailuan liburuko protagonista, bere aita despistatu hutsa da eta bere pastadun betaurrekoak edozein txokotan ahazten ditu, baina Marak benetan miresten du bere aita. Ez da beste aitak bezalakoa, ezberdina da, gauza asko dakizki eta oso berezia da Mararentzat. Bien arteko harremanaz hitz egingo digu Oihane Fernandez-ek liburuan, tonu alai eta umoretsu batean. Gainera, Ainara Azpiazuren zuri beltzeko irudiek testuan kontaturikoa gertutik jarraitzeko aukera ematen digute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude