X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Bi gehi bi : (eta nire nerabezaroko beste enigma handi batzuk)

José Antonio Francés González

Bi gehi bi : (eta nire nerabezaroko beste enigma handi batzuk)
Ibaizabal, 2023
176 or.
ISBN: 9788413704616
14 urtetik aurrera

Bi gehi bi, beti al dira lau? Badirudi ezetz. Matematikako irakasleak erronka bota die bere institutuko ikasleei eta galdera horri erantzuten saiatuko da Diego, nobela errealista honen protagonista. Erantzun zuzena eman eta lehiaketa irabazi nahi horretan, Diego epailearen aurrean bukatzen du. Honek ezarritako zigorraren harira, Diegok eguneroko moduko bat idatziko du eta bertan azken hilabeteetan gertatutakoak azalduko dizkio.

Bi ataletan banatuta, Diegok lehenengo zatian “gaizki atera daitekeen guztia” kontatzen digu eta bigarrenean “hutsetik hastea” zer den. Laguntasuna, sare sozialetako gazteen “estatusa”, maitemina, ikaskideekiko jeloskortasuna, bullyng-a…gazteek bere egunerokoan bizi dituzten gaiak biltzen ditu istorio entretenigarri honek.

José Antonio Francések haur eta gazteentzako idatzitako liburuak ditu aurretik ere, eta obra hau, XXII. Alandar sariduna izan da, Edelvides argitaletxeak banatzen duena.
Jatorrizko obra, gaztelaniaz idatzitakoa da era Aitor Arana idazle eta itzultzaileak itzuli du euskarara.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude