X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Bisita

Núria Figueras

Bisita
Ilustrazioak: Anna Font
Pamiela-Kalandraka, 2023
30 or.
ISBN: 978-84-9172-358-5

Núria Figueras eta Anna Font-en Bisita album ilustratua, bost urtetik gorako haurrei zuzendutako gomendioa da. Liburua hau, Compostela Sariaren XVI. edizioko irabazlea izan da, epaimahaiak bere narrazio “arin eta samurraren” balioa nabarmendu zuen, bai eta “ñabardurez betetako” Anna Font-ek eginiko ilustrazioak ere.

Istorioko protagonista azerikume bat da, ama kanpoan den bitartean bakarrik gelditu beharko du gordelekuan. Amak atea inori ez irekitzeko esan dio, baina hala ere, beldurretik sortutako lagun sinboliko batek atea joko du eta azerikumeak atea ireki eta berarekin denbora pasako du. Egileek kontakizunaren bitartez lasaitasunaren eta isiltasunaren garrantzia azpimarratu izan nahi dute, gaur egun dugun gizarte eta bizimoduaren inguruko gogoeta bat eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude