Egileak, Okendo Kultur Etxean, gipuzkoar irudigileen talde-erakusketa batean hartu zuen parte, joan den otsaila eta martxoan, eta bere lanak bisitarien lilura sortu zuten.
Horretaz gain, Iban Barrenetxeak liburu honekin 2011 Euskadi Literatur Saria irabazi du ilustrazioaren atalean eta Bratislavako bienalean ohorezko plaka lortu zuen orain dela gutxi. Album hau 9-10 urtetik aurrerako haurrentzat sailkatuta dago gure liburutegietan baina oso gomendagarria da helduentzat ere.
Eta zuek ezagutzen al duzue Iban Barrenetxearen liburua? Gustatu al zaizue? Liburua irakurri nahi baduzue, gogoratu eskuragarri duzuela Donostia Kultura sareko hainbat udal liburutegietan.
