X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Camus gaztearen eskutitzak

Galder Regera Olaberri

Giltza, 2023.

146 or.

ISBN 9788483786604

12 urtetik aurrera

Galder Reguera Olaberriren Camus gaztearen eskutitzak eleberri epistolar errealista da. Protagonista, izenburuan Camus agertu arren, 12 urteko gazte bat da. Kontakizun honetan, mutikoak etxealdian bizitakoak idazten hasten da. Covid pandemia dela eta, etxealdia agindu zuten garaiko kezkak, hausnarketak, nahiak…

Etxealdiarekin batera hasi eta kalera irteten hasi ginenean amaitzen da istorioa. Eguneroko hau atal motzez osatutako gutunez beteta dago. Protagonistak A.ri idazten dizkio gutunak, berarekin maiteminduta baitago. Eta gutun horietan, berarekin elkarbanatzen ez dituenak, egun horietan sentitutako beldurrak, urduritasunak, denborapasak… azken batean, bere bizipenak azaltzen dizkio. Egunkarian zehar, Camusen Izurria liburuko pasarteak nabarmenduko ditu gazteak. Izurria 60 hamarkadan idatzitako nobela da, eta bertan agertzen direnak eta liburu honetako protagonistak zein familiakideek bizi duten egoerak parekotasunak dituzte.

Protagonista gazteaz gain, etxekoek, bizilagunek eta A-k garrantzia dute kontakizunean. Aita gaixotu eta zaintza berezietan sartu behar izaten dute, berak bitartean, amari laguntzen dio arreba txikia zaintzen. Egunaren amaieran A.-ri idazten dizkion eskutitzetan bere barrua husten du.

Galder Reguera idazle bilbotarraren esanetan, bere lanik pertsonaletako bat da hau. Jatorrizko lana Cartas de un joven Camus izenekoa da eta egileak euskarazko bertsioa Izaskun Gracia Quintanarekin lankidetzan egin du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude