X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Cartografía del cuento popular : una colección de mapas para recorrer cuentos en la tradición oral

Nono Granero

Ekaré, 2023
60 or.
ISBN 978-84-125929-3-1
7 urtetik aurrera

Ipuinak gustuko duen edonork Nono Graneroren liburu hau ezagutu beharko luke. Ahozko ipuin tradizionalak biltzen ditu eta modu erakargarri eta originalean hauen berrirakurketa egitera gonbidatzen gaitu. Mapa liburu soil batek baino askoz ere gehiago eskaintzen digu.

Hamabi mapek osatzen dute liburu hau eta mapa horietako bakoitza ipuin bati buruzkoa da. Ipuin-mapa hauek aurkezteko hiru datu ematen dizkigu. Lehenengo datua istorio bakoitzaren ATU kodeari dagokio. ATU nazioarteko ipuin klasikoen sailkapena biltzen duen katalogoa da. Bigarren datuak pertsonaia nagusiak aurkezten dizkigu eta, azkenik, hirugarren datuak ipuinaren sarrera.

Itxuraz ederra eta edukiz aberatsa den liburu da. Aberatsa, aukera anitzak eskaintzen dizkigulako irakurketarako: irudiak interpretatzeko, irudietatik abiatuta istorioak asmatzeko, jatorrizko ipuina bilatzeko… Ederra, aurkezten dizkigun mapak, koloretsuak eta originalak direlako.

Nono Granero ipuin kontalaria da, eskarmentu handikoa gainera eta euskaratuta ditu hainbat liburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude